Rock and rolla 50eko hamarkadan jaio zen Ameriketako Estatu Batuetako hegoaldean, garai hartako musika estilo desberdinen nahasketaren ondorioz, izan ere, beltzen rhythm and blues-a eta zurien country eta western soinuak bateratzen dira bertan. Erritmo soila baino gehiago, garaiko gizartean haustura eragin nahi zuen gazte iraultza izan zen rock and rolla, biziera berria.
50eko hamarkada horretan musikaren mito handienetako bat sortu zen: Elvis Presley; harekin batera garatu zen ondorengo hamarkadetako musika nahiz mundu ikuskera bideratu zituen rock and rollak.
The Beatles eta The Rolling Stones taldeak agertu izanak Erresuma Batua bihurtu zuen rockaren kokagune nagusi 60ko hamarkadaren hasieran. Lehenek, rockaren alde leunena sinbolizatzen dute ondorengo hamarkadetan; bigarrenek, aldiz basatiena.
AEBetan beltzek soulean topatu zuten arrazaren aldarria egiteko modua 60ko urteetan; zuriek aldiz, folka izan zuten inspirazio iturri. Motown disketxe mitikoak hamaika artista beltz ezagutarazi zituen, eta Bod Dylanek rockaren kontzeptua aldatu zuen.
File Not Found
60ko hamarraldiko azken urteetan rockak kontzientzia kritikoa hartu zuen; hau da rocka hippy egin zen eta Kalifornia bihurtu zen hippyen paradisu, LSD modako droga eta The Doors, Janis Joplin, Jimi Hendrix... musika gidari.
Musika generoen mugak lausotu, eta esperimentazioa, abangoardia eta nahasketa nagusitu ziren 70eko hamarraldiko lehen urteetan. Kantuen egiturak aldatzen hasi ziren, eta hainbat taldek jazza eta musika klasikoa izan zituzten inspirazio iturri. Rockak eklektizismoaren bidetik jo zuela esan daiteke. Garai hartako izarrak: Frank Zappa, Lou Reed eta David Bowie.
Ordura arteko joera eteteko gogoak bultzaturik sortu zen punk mugimendua, 70eko hamarkadaren bigarren erdian. Rockean punkaren errebolta eman zen (Sex Pistols, The Clash...). Garai hartan, bestalde, herrialde ahaztuetatik etorritako musikak (reggae-a) eta disko musika (Donna Summer, Kid Creole.. ) ere nabarmendu ziren.
Elektronikaren garapenak (New Order, The Cure...) eta komertzialtasunaren garrantziak zizelkatu zuten 80ko hamarkada hasiera; tekno-pop ilunaren gerizpean sorturiko talde interesgarriak (Depeche Mode, U2...) eta pop izar behin-behinekoak (Duran Duran, Spandau Ballet...) loratu ziren, batez ere Erresuma Batuan.
Hamarkada hasierako elektronikaren eta tekno-pop ilunaren ostean, gitarra distortsionatuak eta zirkuitu komertzialak alde batera uzteko asmoa nagusitu zen 80ko bigarren erdian; AEBetako taldeek hartu zuten rock alternatiboaren gidaritza: The Pixies...
Grungearen eztandak (Nirvana...), musika elektronikoaren ia erabateko gizarteratze eta onarpenak eta estilo nahiz generoen ugaritasunak markatu dute azken hamarkadetako rock musikaren ibilbidea; aniztasunak bere egin du rocka.
Galderak:
Rock and rolla beltzen rhythm and blues-a eta zurien country soinuak bateratzen sortu zen Jamaikan: Egia / Gezurra.
80eko hamarkadaren bigarren erdian, rockean punkaren errebolta eman zen (Sex Pistols, The Clash...): Egia / Gezurra.
Rock-aren historia
(Historia del Rock)
Galderak:
Loturak (artikuluak eta bideoak):
Arkaitzen gogokoak: